XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garapenaren ondorioak

Uztailaren azkeneko astean egin zen aurtengo uzta bilketa. Eguraldia ez da oso egokia izan, baina hala ere, hiru egunetan bukatu dira lanak.

Aurrerapenak direla eta, gero eta azkarrago eta hobeki burutzen dira lan hauek.

Gaur ez da lehen bezain neketsu eta luzea, izan ere, orain dauden aurrerapen teknikoekin izugarri arintzen da jendeak egin beharreko lana.

Ez dira urte asko igaro uzta garaian herri osoa mugiarazten zenetik.

Garai haietan, kosetxadorak soroan bertan uzten zuen gari, garagar eta oloa.

Ondoren eskuz zakuak bete eta etxera eramaten ziren. Gainera etxe askotan biltegia goiko solairuetan egoten zen, egin beharreko lana areagotuz.

Lan hauek guztiak egiteko, noski, jende askoren beharra izaten zen, horregatik, uzta garaian familia osoak elkartu behar izaten zuen.

Aurten ordea, nekazalgoak jasan duen aurrerapena nabaria izan da uzta bilketan ere.

Noizean behineko kosetxadoraren igarotzea eta traktoreen etengabeko joan etorriak izan dira uzta garaiaren adierazgarri bakarrak.

Jadanik oso jende gutxiren beharra dago lan hauetarako eta ez dute garai bateko buruhausterik sortarazten.

Orain, aleak sorotik etxera gurdi berezi batzuetan eramaten dira eta zuzenean biltegian uzten dira edo zakuetara hustutzen.

Ohitura zaharrak maite dituztenek faltan botako dute lan hauek egiterakoan sortzen den giro aparta.